Musika eskolako Udaberriko kontzertuak goraino bete zuen Ibarraundi

Mirian Biteri 2009ko apirilaren 2a

Beheko Errota musika eskolako ikasleek udaberriko kontzertua eskaini zuten eguazten arratsaldean Ibarraundin. Betiko moduan, goraino bete zen museoko areto nagusia, musika eskola 35 neska-mutikoen emanaldia ikusteko.

Kontzertuak bi zati izan zituen. Lehenengoan, musikari bakoitzak ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zuen. Akordeoia, piano, biolina, flauta eta gitarra izan zuten ondoan. Henar Valorrek eman zion hasiera, Beethovenen 9º sinfonia akordeoiarekin jotzen.


Bigarren zatian, ahotsa izan zen nagusi; hasieran bakarkakoa eta gero, taldekakoa. Irudian, koroaren emanaldia azaltzen da, Salbadorren heriotza abesten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak