Musika Eskolako Bandak Santa Zezilia egunean kontzertua egingo du

Iker Barandiaran 2008ko aza. 20a, 16:57

Zapatuan eskoriatzar askok urtero ahazten ez duten hitzordu bat daukate. Santa Zezilia eguna dela-eta, Musika Eskolako Bandak kontzertu berezia egingo du San Pedro parrokian, 20:00etan.

Musika Eskolako arduradunek jakitera eman digute eskainiko dituzten piezak. Honako hauek izango dira: Robert Allmenden China march, Dizzy Stratforcen Spiritual moments, Ennio Morriconen The mission, Granadosen Goyescas, Trevor Jonsen The last of the mohicans eta baita hainbat telesailen soinu bandak batzen dituen Television showcase, besteak beste. Gutxi gora-behera 45 bat minutu inguruko emanaldia izango da.

Gabonetan hurrengoa

Horren ostean, herrian Musika Eskolako Banda ikusi eta entzuteko hurrengo emanaldia Gabonetan izango da. Orduan Musika Eskolako ia talde guztiak batuko dira, eta guztien artean emanaldia egingo dute, bakoitzaren onena erakutsiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak