Musika Eskolako abesbatza eta Ganbara Txikiren kontzertua

Iker Barandiaran 2008ko maiatzaren 22a

Egubakoitzean, bi abesbatzen kontzertua entzuteko aukera egongo da San Pedro parrokian. Eskoriatzako Musika Eskolako abesbatzak eta Ganbara Txikik esku hartuko dute kontzertuan.

Egubakoitzean abesbatzak entzuteko aukera izango da San Pedro elizan, 19:30ean. Eskoriatzako Musika Eskolak antolatuta, Eskoriatzako eta Oñatiko umeak ibiliko dira kantuan.
Lehenik eta behin, Eskoriatzako Musika Eskolako abesbatzak hiru abestiz osatutako emanaldia egingo du. Eskolako abesbatza 10 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek osatzen dute, eta honako kantuok aurkeztuko dituzte jende aurrean: Seme baten tristura, Barber shop blues eta Caresse sur l´ocean, hain zuzen ere. Horien ostean, Oñatiko Ganbara Txikik hartuko du ikuskizunaren lekukoa.


Ganbara Txiki
Ganbara Txiki 10 eta 16 urteko bitarteko 43 abeslarik osatzen dute. Hasieran eliz musika landuko dute. Horien artean, Xabier Sarasuaren Pater Noster. Horren ostean, hainbat pieza folkloriko eskainiko dituzte: Pasaian xexenak, Irish lullaby edota Akai harra japoniarra.
Horrez gain, Eva Ugalderen Cubanita pieza ere entzungai izango da. Guztira, 12 abesti eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak