'Musika airean' liburuaren gaineko lehiaketa hasi da

Mirari Altube Arrese 2010eko apirilaren 12a

Karmele Jaio idazle gasteiztarraren 'Musika airean' liburuan oinarritutako lehiaketa antolatu du Udalak. Liburuaren gaineko lau galdera egingo dituzte asteko lau egunetan eta lau galderak ondo erantzuten dituztenen artean e-book bat zozketatuko dute. Gaur, astelehena, egin dute lehenengo galdera.

Gaur, bihar, eguaztenean eta eguenean argitaratuko ditu Udalak galderak eta parte hartu nahi dutenek hilaren 20a baino lehen lau galdera horien erantzunak aurkeztu behar dituzte.

Galderok hiru lekutan agertuko dira

  1. Udalaren webgunean
  2. Facebook-eko Euskara Zerbitzuaren kontuan: Facebook.com/eskoriatzaeuskara
  3. Bibliotekako eta kultura etxeko informazioguneetan.

Erantzunak ere hiru eratara bidal daitezke

  1. euskara@eskoriatza.net helbidera
  2. Facebook-eko kontura: Facebook.com/eskoriatzaeuskara
  3. Zuzenean bibliotekan utzita

Zozketa hilaren 22an egingo dute, Karmele Jaiok kultur etxean (19:00) egingo duen hitzaldiaren ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak