Mundumiraren harira, hainbat aparkaleku eta kale itxita egongo dira gaurtik domekara

Mirian Biteri 2009ko mai. 22a, 15:24
Gaurtik domekara egingo duten Mundumiraren harira, Udalak jakinarazi du, jaietan egiten den bezala, Azkoagaenea hoteletik Arbiñoste irteerarainoko kaleak itxita egongo direla.

Horrez gain, unibertsitateko kontzertua dela-eta, zapatuan, 21:00etatik kontzertua amaitu arte, Santa Anatik Tesaraino doan bidea ibilgailuendako guztiz moztuta egongo dela azaldu du. Beraz, goitik behera joaten diren autoak tren geltoki zaharretik Dorletarantz desbideratuko dira eta behetik gora joan nahi dutenek saihesbidea erabili beharko dute.

Udalak gaineratu du tren geltokiko aparkalekuan auto-karabanek lehentasuna dutela eta unibertsitateko bi aparkalekuak itxita egongo direla.

Autobus geltokiak

Bestalde, autobus geltokiak, Aingeru Guardan -Alza parean- eta Intxaurtxuetan egongo dira eta zaborra betiko egunetan jasoko da, baina goizez.

Azkenik, Udalak eskoriatzarrei jakinarazi die larrialdirik gertatuz gero, udaletxeko telefonoa -943 71 44 07- erabilgarri egongo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak