'Munduari bira' antzerkia egin dute HUHEZIko ikasleek

Miren Arregi Amasorrain 2008ko eka. 11a, 22:02

HUHEZIn Haur Hezkuntzako ikasketak egiten diharduten lehenengo mailako ikasleek, Munduari Bira antzerkia antzeztu dute gaur goizean. Munduko zazpi lurralde irudikatu dituzte, Luis Ezeiza herri ikastetxeko eta Arizmendi Ikastolako 5 eta 6 urteko umeentzat.

Egipto, Txina, India, Alaska, Mexiko, Grezia eta Erroma. Eta Euskal Herria. HUHEZIko haur hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek, munduko sei lurralde aukeratu eta horiek irudikatu dituzte, antzerkiaren, musikaren eta koreografiaren bitartez.

Horiek antzezteko, HUHEZIko klaustroan, sei txoko egin dituzte, bakoitzak lurralde bat irudikatuz. Lehenengo mailako ikasleek egin dituzte antzezle lanak eta bai ongi egin ere. Umeak, zur eta lur gelditu dira. Gainera, umeak ikusle izateaz, gain, partaide ere izan dira antzezlanetan. HUHEZIko ikasleek, umeen parte hartzea bermatu gura izan dute horretarako hainbat teknika erabiliz. Egipton adibidez, Tutankamon momia esnatu dute oihuka, eta Nilo ibaiak suntsitu dion etxea berreraiki dute. Txinan bestalde, dragoiarekin batera, harresia defendatu dute erasotzaileek bereganatu ez zezaten. Eta Alaskan, animaliak salbatu dituzte arrantzaleen atzaparretatik, besteak beste. Antzerkiari amaiera emateko, akelarrea ere egin dute.

Haur hezkuntzako HUHEZIko ikasleek umeei ondo pasatu arazteaz gain, munduko kulturak ezagutzeko aukera ematea ere izan dute helburu.

Iaz egin zuten lehenengoz umeendako antzerkia HUHEZIko haur hezkuntzako ikasleek eta aurten izandako arrakasta ikusita, datorren urtean ere seguru egingo dutela adierazi digute irakasleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak