Gaztelekuan, berriz, zapatuan ospatuko dute. Lokala 19:00etan irekiko dute, herriko kaleetan zehar mozorroen desfilea amaitzen denean.
Azken hori Udal Pilotalekutik abiatuko da, 18:00etan. Jakina denez, aurten, bigarrenez, mozorro lehiaketa antolatu dute herrian.
Gaztelekua, 23:00ak arte
Ekimen interesgarriak antolatu dituzte gaztelekuan. Hala, 20:00etan afari-merienda egingo dute eta 21:30etik 23:00etara bitartean gazteek jokoak eta musika izango dituzte.