Mozorro lehiaketaren oinarriak kaleratu dituzte

Mirian Biteri 2009ko ots. 2a, 18:08
Udalak otsailaren 21ean egingo den mozorro lehiaketako oinarriak ezagutarazi ditu. Banaka, talde txikian edo taldeko aurkez daiteke eta sariak 50 euro eta 250 euro bitartekoak izango dira.

Lehiaketan parte hartzeko otsailaren 21ean, 18:00etan egingo den desfilean parte hartu beharko da. Horretarako izen ematea pilotalekuan eman ahal izango da, 17:30etik aurrera.

Parte hartzeko bi modalitate egongo dira: banaka edo talde txikian, lagun bakarra eta hiru lagun bitartekoa; eta taldeka, lau pertsonatik gora osatutakoa.

Koadrila bakoitzari zenbaki bat emango zaio, desfilean edukiko duen ordena adierazteko; hala ere, talde txikiak eta banakoak aurretik joango dira desfilean.

Kontuan hartuko dena

Saria ematerakoan, epaimahaiak honako ezaugarriak izango ditu kontuan: erakutsitako umorea, sortzen duten giroa, originaltasuna, janzkera, eszenografia, koreografia eta egindako lana.

Epaimahaia, bestalde, Kultura azpibatzordeko hainbat kidek osatuko dute. Desfilea bukatutakoan elkartuko da erabakitzeko. Jarraian, plazan bertan jakinaraziko da irabazleak nortzuk diren eta sari banaketa egingo dute.

Sariak

Sariei dagokionez, taldekako atalean, irabazleek 250 euro lortuko dituzte eta bigarrenek 150. Talde txikikoan edo banakakoan, lehenak 100 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak, 50 euro. Hamasei urtetik beherakoendako hiru sari sorpresa egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak