Motorrak berotzen hasteko ordua iritsi da

Goiena 2010ko eka. 25a, 15:00
Hiru egun baino ez dira geratzen jaiak has daitezen, eta motorrak berotzen joateko hainbat ekimen izango dira egunotan herrian. Kirolarekin lotuta daude horiek. Bihar, zapatua, irrati kontrol bidezko autoen Euskadiko 1/18 Rally Game txapelketa egongo da kiroldegian.

Goizeko eta eguerdiko entrenamendu libreen ondotik, 18:00etan sailkapen probak egingo dituzte. Horrez gain, 10:30ean haurren V. Kontzejupe pilota txapelketa jokatuko dute; eta 16:00etan nagusien norgehiagokak hasiko dira. 

Domekan, 10:00etan, Rally Game txapelketaren lasterketa izango da eta ordubete geroago, Eskoriatza kirol elkarteko pilota eskolaren 2. torneoaren finala egingo dute. Arratsaldean, berriz, Eskoriatzako gimnasia erritmiko eta funk taldeen erakusketa daude. 19:00etan izango dira horiek.   

45.859 euro

Bestalde, Udaletik jakinarazi dute aurtengo jaiak 45.859 euro kostatzen direla, eta diru sarreretan 5.110 euro batzea aurreikusi dutela.

San Pedroetako egitarau osoa

Ekainak 26 , larunbata

Euskadiko 1/18 Rally Game Txapelketa

  • 10:00: entrenamendu libreen hasiera           
  • 14:30: entrenamendu libreen bigarren saioa           
  • 18:00: sailkapen frogak

10:30 Haurren V. Kontzejupe pilota txapelketa 
16:00 Nagusien VII.  Kontzejupe pilota txapelketa 
 Ondoren, sari banaketa. 

Ekainak 27, igandea                                                               

10:00 Euskadiko 1/18 Rally Game Txapelketaren lasterketak
11:00 Eskoriatza Kirol Elkarteko pilota eskolaren 2. torneoaren finala.
19:00 Gorosarri plazan, gimnasia erritmiko eta funky taldeen erakustaldia

Ekainak 28, astelehena. Bezpera

12:00 ZUBIATE labearen inaugurazioa
12:00 Umeentzako margo lehiaketa herriko plazan (4-12 urte).
13:00 Margo lehiaketaren sari banaketa herriko plazan.
18:00 Jaiei hasiera emateko festa-kanpaiak eta txupinazoa herriko plazan.
Ondoren: Musika Eskolako bandaren kalejira.
18:30  Errekortadore eskola ibiltaria. Entzierro txikia estankotik Santa Mariñe plazara eta han zezen txikiekin errekorteak egiten ikasteko aukera. Poniak ere egongo dira. Adi! Entzierroa ez da benetako zezenekin izango, kartoizkoekin baizik.
19:30 Parrokiako abesbatzak Eduardo Gorosarriren “Salvea” abestuko du San Pedro elizan.
20:00 “Trikizio” taldearekin dantzaldia herriko plazan.
22:30 Nagusien danborrada.
Ondoren:  Berriro ere dantzaldia plazan “Trikizio” taldearekin. 

Gaztelekuan

  • 17:00 Ginkana
  • 19:00 Kontzertua
  • 21:00 Afaria

Ekainak 29, asteartea. San Pedro eguna

9:00  Eskoriatzako txistulari taldearekin kalejira.
11:40 Elizbira.
12:00 Meza nagusia San Pedro elizan, parrokiako abesbatzaren parte hartzearekin
12:00 “Kulki” taldearekin umeentzako jokuak Santa Mariñe plazan
13:15 Musika Eskolako Bandaren kontzertua herriko plazan.
18:00 Kenpo erakustaldia Gorosarri plazan
18:45 “Trapu Zaharra” antzerki taldeak “Lehiaketa” antzeztuko du erdiko kalean.
20:00  “Joselu anaiak” taldearekin dantzaldia herriko plazan.
22:30   “Txan magoa” , helduentzako magia ikuskizuna Gorosarri plazan
23:30 Kontzertua txosnetan: “Governors”, “Cool Circurs” eta “Anger”
24:00 “Joselu anaiak” taldearekin dantzaldia plazan.

Ekainak 30, asteazkena. Jaietako bigarren eguna

9:00 Herriko txistulari taldearekin kalejira.
12:00 “Poxpolo eta konpainia” pailazoak Gorosarri plazan.
12:00 Herriko hildakoen aldeko meza.
13:00  Rantxerak, “Tolin el Mariatxi” herriko plazan.
16:30 “XIX. Mus txapelketa” Gernika plazan.
Prezioa: 30 €
Sariak:

  • 1.- Jasotako diruaren %50a, txapelak, gazta bana eta txakolina
  • 2- Jasotako diruaren %25a , eta gazta bana
  • 3.- Jasotako diruaren %15a eta txakolina
  • 4.- Jasotako diruaren %10a.

18:30  Haurren danborrada.
20:00 “Alaiki” taldearekin dantzaldia herriko plazan.
22:30  “Pantxoa eta Peio” Gorosarri plazan
24:00 “Alaiki” taldearekin dantzaldia herriko plazan.

Uztailak 1, osteguna. Euskal Jaia

10:30 Eskoriatzako txistularien kalejira.
12:30 Talogileak eta sagardo kupelak herriko plazan.
12:30 Musika Eskolako dantza taldearekin euskal dantzak herriko plazan
13:30 Trikitilari eta buruhandiekin kalejira.
14:30 Herri bazkaria Gorosarri plazan. Eusko labeleko jakiak: tomatea, hegaluzea, piperrak...
Lekua erreserbatzeko   943. 71 46 88  edo kultura@eskoriatza.net
Prezioa: 15 €               Txartelak salgai: Inkernu eta Goxotxiki.
Bazkalostean : “Jainaga eta Narbaiza” trikitilariak.
16:30  Apar festa Gorosarri plazan (bainujantzia eta txankletak eraman).
18:00 “IV.  Sanpedruetako Kantu Txapelketa” herriko plazan.
Parte hartu ahal izango da koadrilaka edo banaka, baina beti ere 16 urtetik gorakoak egonez gero taldean.        Saria : 300€
19:30 Euskal preso eta errefuxiatuen aldeko ekitaldia
19:30 “Amaiur ” taldea herriko plazan.
23:30 “Gose” taldearekin kontzertua plazan.
24:00-03:00 Borondatezko alkoholemia kontrola Santa Mariñe arratean. Kontrola egin eta informazioa emango da.
24:00 Jaiei bukaera emateko bandera jaitsiera eta traka.  

17:30 – 21:30
Santa Mariñe plazan puzgarri erraldoiak, ohe elastikoak, futbolina, ping-pong mahaia....eta txikitxuentzako ludoteka eta puzgarria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak