Illarramendi preso dago Frantzian, eta Parisen epaituko dute hilaren 9tik 19ra. Epaiketara joateko eta Illarramendiri elkartasuna adierazteko, autobusa irtengo da eguenean Eskoriatzatik eta Oñatitik. Eskoriatzan hitzordua 19.00etan egingo dute. Epaiketan esku hartu ostean, hilaren 13ko (zapatua) goizaldean bueltan izango dira.
Interesatuek Inkernu tabernara joan beharko dute lehenbailehen izena ematera.