Mikel Alcaide xakean garaile

Iker Barandiaran 2007ko maiatzaren 24a

Mikel Alcaide eskoriatzarra xakean jokatzen dabil azken bi urteotan. 13 urte ditu, baina gogoz dabil jokoan. Xake Gurutzeta VII. Nazioarteko Openean lehenengo postua lortu zuen infantil mailan, Barakaldon.

Bere osaba Aitorrek animatuta hasi zen etxean xakean jokatzen, eta jokoak zeharo harrapatu zuen. "Asko gustatzen zait jokatzea, logika erabiltzea eta pentsatzea. Gainera, oso dibertigarria eta interesgarria da, nahiz eta jende askok aurkakoa dela pentsatu".


Iaz Arrasateko Xake Taldearekin txapelketetan esku hartzen hasi zen; eta aurten, berriz, ligan ere esku hartzen dihardu.

Eskoriatzan ez dago halako talderik, eta Aretxabaletakoan ez dago bere adineko jokalaririk. Eguaztenero joaten da Xake taldeak Arrasaten, San Andres auzoan, daukan elkartera. Horrez gain, etxean ibiltzen da ordenagailuaren kontra jokatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak