Sor Teresa, Sor Pilar eta Sor Arantxak gaur utziko dute Eskoriatza. Sor Maria Angeles, berriz, atzo joan zen Eskoriatzako zaharren egoitzatik. Lau moja horiek bi eta 16 urte bitartean egon dira Eskoriatzan eta denetariko lanak egin dituzte denbora tarte horretan.
Pena pixka bat ematen die Eskoriatza uzteak, baina beraiek badakite ez direla betiko toki berean egongo.
Egubakoitzean Mesedeetako Amaren egunez, agur ospakizuna egin zuten Eskoriatzako zaharren egoitzan eta egondako denboran egindako lana eskertzeko, mojek plaka bana jaso zuten agur ospakizunean. Ospakizun berezia izan da, beraz, aurten Mesedeetako Amaren egunez egindakoa.