Merkatariek dastatzea egingo dute zapatuan

Saiheski erreak prestatuko dituzte zapatuan, hilak 20, merkatariek. Eskoriatzarrek okela pintxoa eta sagardoa edo ardoa hartzen duten bitartean, trikitilariek giroa alaituko dute. Ekimen gastronomikoa 19:30ean hasiko da herriko plazan.

Ehun kilotik gora banatzeko asmoa dute merkatariek; 600 pintxo inguru, hain zuzen. Euro baten truke okela pintxo bat eta ardo edo sagardoa hartzeko aukera izango da.

 

Jarraian, eta urtero egiten duten moduan, gala-afaria egingo dute merkatariek. Horretan 20 eta 25 lagun artean espero dituzte. Orain arte gala-afaria baino ez dute egin urtero, azaro aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak