Mendiolako bideak konpontzen dabiltza

Iker Barandiaran 2007ko uzt. 19a, 20:13
Monumentutik Iregi baserrira arteko bidea konpontzen dabil Udala; eta Aldundia Bolibar eta Mendiolako bideak

Mendiolako bideak asfaltatzen dabiltza egunotan. Batetik, Udalak iazko abenduan esleitutako lanak astelehenean hasi zituzten. Eguaztenera bitartean Mendiolako monumentutik (bidegurutzetik) Iregi baserrira arteko errepidea garbitu eta asfaltatu egin dute. Asfaltos Urretxuk egin ditu, eta lanek 22.700 euroko aurrekontua izan dute. 500 bat metro daude tartean, eta zazpi bat baserri daude bide horretan. Are gehiago, bide horrek balio du Mendiola Lete auzoarekin lotzeko. Guztira, 2.000 metro koadro asfaltatu dituzte.

Baina hori ez da Mendiolako bideetan egiten dabiltzan lan bakarra. Kasualitatea bada ere, Udalak zuzendutako lanez gain, Aldundia ere badabil zenbait konponketa egiten bere ardura diren hainbat bidetan.
Hala, Aldundiak aspaldi erabaki zuen Bolibarko eta Mendiolako errepideak asfaltatzea, eta horretan ibili dira astean. Bideak asfaltatzeaz gain, errepide bazterretan arekak egiten ibili dira euri-ura hobeto jaso eta bideratzeko. Aldundiak onartutako lan horiek egiteko ardura Provisa enpresak dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak