Mendigoiako langileek Goienari adierazi diotenez, ordainketen arazoak urtebete baino gehiago darama. Hiru hilabete soldata kobratu gabe egon ostean, iazko irailean greba egin zuten. Enpresarekin hitz egin eta soldaten zati bat ordaindu zien. Hala, langilek zuzendaritzari konfiantza ematea erabaki zutela kontatu digute. Hala ere, egoerak okerrera egin duela gaineratu digute. "Kaleratzeak egon dira eta langileok lan gehiago egiten eta kobratu gabe ari gara. Ez dugu erantzunik jaso eta mugagabeko greba egiteko prest gaude". Asteleheneko Goienkaria, zuzendaritzarekin harremanetan jartzen saiatu da, baina, Hoteleko arduradunekin kontaktatzeko izan dituen arazoak medio, ez du erantzunik jaso.