Mendi zatia etxe barrura sartu zaie Aranburuzabala kalean

Ubane Madera 2010ko urt. 31a, 10:51
Eskoriatzako Aranburuzabala kalean lurjausi handia gertatu da gaur (domeka) 08:00ak inguruan: mendia behera etorri eta 26. zenbakiko etxearen lehen solairuan sartu da, "ia bigarren solairuraino", azaldu du Herrizaingo Sailak. 24 solairutako bizilagunak atararazi egin behar izan dituzte. Zorionez, baina, ez da zauriturik gertatu. Bestalde, Aramaioko Cuatrovientos baserrirako bidean mendi zatia behera etorri zen atzo iluntzean. Arrasatetik Aramaiorako bidea itxita dago.

<!-- /* Font Definitions */ @font-face {font-family:"Times New Roman"; panose-1:0 2 2 6 3 5 4 5 2 3; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:auto; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:50331648 0 0 0 1 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-ansi-language:EU;} table.MsoNormalTable {mso-style-parent:""; font-size:10.0pt; font-family:"Times New Roman";} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->

Atzeko aldetik sartu da mendi zatia Eskoraitzako etxe barrura, "logelako leihoa puskatuta", Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera.

Bizilagunak etxetik kanpo

Zorionez, ez da zauriturik izan, baina hori bai, hiru ataritako bizilagunak etxetik atera dituzte: "24 etxebizitzetako bizilagunak aterarazi egin ditugu, badaezpada, eta horietako batzuk, seguru aski, gaur ezin izango dira bueltatu", jakinarazi dute Herrizaingo Sailetik.

Egoera baloratzen

Edozelan ere, goizegi da aurreikuspen seguruak egiteko, oraintxe bertan adituak daude Aranburuzabala kalean, egoera aztertzen: "Aparejadoreak, udal teknikariak… daude han, egoera baloratu behar dute-eta, lehenengo".

Aramaion ere bai

Eskoriatzakoa ez da, baina, inguruan gertatu den lurjausi bakarra izan. Atzo (zapatua) iluntzean, Cuatrovientos baserrirako bide zatia behera etorri zen, "Untzillako bidea baino apurtxo bat aurrerago", lekukoek esandakoaren arabera. "Gu 17:00ak inguruan pasatu ginen handik, eta ondo zegoen. 18:00etatik 18:30ak inguruan gertatu zen", gaineratu dute.

Bidea itxita

Orain, Arrasatetik Aramaiorako bidea itxita dago, eta badirudi egoera horrek luze joko duela, gainera. Herrizaingo Sailetik esandakoaren arabera, lurjausi ugari gertatu dira bart eta gaur EAEko hainbat puntutan, eta horietako batzuek Aramaiokoak baino lehentasun handiagoa dutela-eta, horiek garbitu beharko dituzte lehenengo. Beraz, Aramaiotik Arrasate ingurura jaisteko, auzoetako errepideak erabili behar dira, edo Aretxabaletara jaitsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak