Memo talde nafarrak joko du bihar Inkernun

Mirian Biteri 2010ko ira. 23a, 13:57

Musika kontzertua dago bihar, egubakoitza, Inkernu tabernan. Hain zuzen, Memo punk-rock taldea igoko da agertokira, 22:30ean.

2003an sortu zen esandako taldea, Leihotikan, Cuerno de Chivo eta Gen 54 taldeetako kideekin; urtebete geroago, lehenengo diskoa grabatu zuen: Casi perfekto. 2006an, ostera, Todo va bien izeneko bigarren lana kaleratu zuen laukoteak. 14 kantuz osatutako lan hartan hainbat kolaborazio izan zituzten; tartean, Mareako Cesar eta Colibri, Leihotikan taldeko Titi, eta Patxi y sus Mariatxis taldeko Patxi. Atsenalditxo baten ostean, joan den urtean, Gor Diskaken eskutik, La alegría de molestar diskoak ikusi zuen argia; Memoren benetako ispiritua batzen duten 15 abesti.  

Urriaren 13an, gartzia de Oltza

Bestalde, datozen hilabeteotarako egitaraua gertatzen hasi da Aitzorrotz. Urriaren 13an, esaterako, Iñaki Gartzia de Oltza mendizale nafarraren ikus-entzunezkoa izango dela aurreratu digute; 19:00etan hasiko da, kultura etxean. 

Gatibu, zea Mays eta amaiur

Abenduan, ostera, Aitzorock jaialdia egingo dute bigarrenez.  Abenduaren 11n izango da kontzertua kiroldegian. Aurten ere talde bikainak izango dira: Gatibuk disko berriaren Gipuzkoako aurkezpen kontzertua eskainiko du; Zea Maysek ere lan berria aurkeztuko du. Amaiur eta talde sorpresa ere iragarri dituzte Aitzorrotzekoek egun horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak