Instalazioak ezagutzeaz gain, 2009/10 ikasturtean izena eman daitekeela jakinarazi dute hango arduradunek. Horrekin batera, gaineratu dute eguenean, urriak 1, hasiko dela ludoteka normal funtzionatzen; hau da, txandaka haurrendako ekintzak antolatzen.
Bi txanda
3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dagoen jolasgunea da ludoteka. Astelehenetik egubakoitzera bi txandatan zabaltzen da hori: 3 eta 6 urte bitartekoendako, 16:30etik 18:00etako ordutegian; eta 7 eta 12 urtekoendako, 18:00etatik 19:00etara bitartean.
Eskaintzen diren zerbitzuen artean, jolasen mailegua dago. Bazkideei aukera ematen zaie jostailuak etxera eramateko, maileguan. Horretaz gain, ekintza bereziak antolatzen dituzte; esaterako, Gabonetan.
Horren gainean, informazio gehiago gura nahi izanez gero, 943 71 49 21 telefono zenbakira dei daiteke edo Tortolis ludotekara bertara joan (Santa Ana 19).