Mary DiMaggio eta Larrañagatarren topaketaren gaineko erreportajea GOITBn

Usoa Agirre 2007ko abenduaren 12a

Asteon etorri da Mary DiMaggio estatubatuarra Eskoriatzara, Gaizka Larrañagaren familia ezagutzera. Maryk darama duela lau urte Estatu Batuetan istripuz hildako Gaizkaren bihotza. Familia ezagutu eta esker ona adieraztera etorri da. Jose Mari Larrañaga Gaizkaren aitak esan digunez, organoak ematea zein garrantzitsua den erakusteko egin dute hau dena. GOITBk topaketa honen inguruko erreportajea eskainiko du astelehenean.

Atzo, martitzena, zuhaitz berri bat landatu zuten larrañagatarrek Marulandan duten baserrian. Maryk lagundu zien zuhaitza landatzen Gaizkaren aita-ama eta arrebei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak