Udalak gogorarazi du, horren harira, aipatutako epean zorrak ordaintzen ez badira, prozedura exekutibotik eskatuko direla eta horiei premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkiela.
Estolderia eta ur hornikuntza tasaren errolda Fondoen Kontuhartzailetza bulegoan dago ikusgai. Hori aztertzeko epea hilabetekoa da, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera. Kontuan hartu behar da, horren harira, hilaren 9an argitaratu zela esandako iragarkia.
Erreklamazioak udaletxeko sarrera erregistroan aurkeztu beharko dira, bulego orduetan.