Lekukoek esandakoaren arabera, Mario Diaz minduta sentitu zen ikusi zuenean Eskoriatzan eta inguruan Chambaoko La Mari ikusteko zain zeudela. La Mari Diazen neskalaguna da eta kontzertuaren helburua zen Mario Diazen Gloria Bendita diskoa aurkeztea, La Marik kolaborazio txikiak eginaz.
La Mariren esperoan
Kontrakoa ikusi zuen, baina, Diazek: guztiak zeuden La Mariren zain eta pentsatzen kontzertua neskalagunarena zela. Hori ikusita erabaki zuen kontzertua bertan behera uztea.
Jende mordoa joan zen Azkoaga Enea hotelera kontzertu horren zain, eta askok pentsatuta La Mariren kontzertua zela, ez zuten oso gustura hartu kontzertua bertan behera uztea.