Maringo parrokoa zena, beatifikatu barik

Iker Barandiaran 2007ko azaroaren 5a

Ezker Batua-Berdeek Elizak egin berri dituen beatifikazioak salatu dituzte, partzialak direla esanez; eta gogora ekarri dute Maringo parrokoa zena.

Urriaren 28an Espainiako Eliza Katolikoak 498 erlijioso eta erlijiosa beatifikatzeko prozesua hasi zuen. Horren harira, Eskoriatzako Ezker Batuak-Berdeak taldeak jakitera eman du "bidegabekeritzat duela talde bakarrekoak omentzea".

  
EB-Berdeak taldeak gogora ekarri du Maringo parrokoa zen Jorge Iturricastillo Aldazabal 1936ko azaroaren 1ean atxilotu eta azaroaren 7an Artikutzan (Oiartzun) afusilatu zutela.


Oroimen historikoari kalte
Bando frankistakoek salataritzat hartu zuten Iturricastillo, eta salatu zuten parrokoak gazteak konbentzitzen zituela gorriekin burruka zezaten. Horregatik beste 200 hildakoekin lurperatu zuten, gurutze barik.
EB-Berdeak taldeak salatu du Elizak abiarazi duen beatifikazio prozesuaren helburua dela oroimen historikoaren kontra egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak