Zati horrek Eskoriatzako iparraldeko eta hegoaldeko bidegorriak gehiegiko aldaparik gabe lotuko ditu, eta, hortaz, obrak amaitzean, bidegorritik herri guztia zeharkatu ahal izango da. Hilerriaren azpitik doan antzinako trenbide-tunelaz baliatuko dira trazatua egiteko. Tarte motza da hilerrikoa: 300 metrokoa, hain justu ere.
Argia eta pantailak
Hegoaldeko zatiari dagokionez, lanak dagoeneko amaituta daude. Kilometro bateko luzera duen trazatu osoa argiztatu egin dute eta zarataren aurkako pantailak jarri dituzte errepidearen eta bidegorriaren artean.