Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko ikus daitezke domekan margo lehiaketan parte hartu zutenen lanak. Ibarraundi museoan egongo dira apirilaren 16ra arte honako ordutegian: apirilaren 1etik 3ra, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta Pazko astean, astelehenetik egubakoitzera, ordu berean.
Bestalde, egunotan, gainontzeko udal zerbitzuen gaineko ordutegia jaso dugu: udaletxea eta liburutegia itxita egongo dira apirilaren 1etik 5era. Kiroldegiak ordutegi berezia izango du apirilaren 1etik 4ra, 09:30etik 13:00etara; apirilaren 5ean itxi egingo dute. Kultura etxean, azkenik, oporrak hartuko dituzte apirilaren 1etik 12ra bitartean.