Margo lehiaketa egingo dute etzi

Mirian Biteri 2010ko mar. 26a, 10:45
Domekan, Eskoriatzako IV. Margo Lehiaketa egingo dute. Udaletik jakinarazi dutenez, nahi duenak parte hartu ahal izango du horretan eta teknika librea da. Gaia, aldiz, urterokoa izango da: Eskoriatza, hain justu.

Oihalak 09:00etatik 11:00etara zigilatuko dira herriko kultur etxean eta goiz osoa izango dute lan egiteko; izan ere, margolanak 13:00etatik 14:00etara bitartean entregatu beharko dira-eta Ibarraundi museoan. Jarraian, bazkaria egongo da 16 urtetik gorako parte-hartzaileendako, 14:30ean.

Epaimahaiaren erabakia, berriz, 18:30ean jakinaraziko da museoan eta jarraian, sari banaketa egingo dute. 16 urtetik gorakoetan (16 urtekoak barne) hiru sari egongo dira: irabazleak 500 euro lortuko ditu; bigarrenak, 250; eta hirugarrenak, 150. Adin horretatik beherakoetan, pintatzeko materiala irabaziko dute lehenengo hirurek. 

Erakusketa, hilaren 28an

Margolanak martxoaren 28tik apirilaren 16ra ikusgai egongo dira Ibarraundi museoan. Horren harira, Udaletik gogorarazi dute saritutako margolanak antolatzaileen esku geratuko direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak