Margo lehiaketa egingo dute domekan

Mirian Biteri 2009ko martxoaren 26a

Eskoriatzako III. Margo Lehiaketa aire zabalean domekan egingo dute. Teknika librea izango da eta gaia: Eskoriatza eta elizateak. Nahi duenak parte har dezake; oihalak 09:00etatik 11:00etara zigilatuko dira kultura etxean eta margolanak 14:00ak baino lehen entregatu beharko dira Ibarraundin.

Epamahaiaren erabakia 18:30ean jakinaraziko da Ibarraundin eta ondoren sari banaketa egingo da. Hiru sari mota egongo dira. Helduen atalean, irabazleak 500 euro irabaziko ditu; bigarrenak, 250; eta hirugarrenak, 150 euro. 16 urte beherakoetan, lehenak 100 euro, bigarrenak 50 eta hirugarrenak 30.

Herriko lanik onenak, berriz, 150 euroko saria jasoko du. Epaimahaiak, baina, saririk ez ematea erabaki dezake, lanek ez badute kalitate artistiko nahikorik.

Margolanak astelehenetik (hilak 30) apirilaren 17ra egongo dira ikusgai Ibarraundin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak