Manolo Muñozi, Gipuzkoako 2007ko Kirol Saria

Iker Barandiaran 2007ko abenduaren 20a

30 urteotan Eskoriatza Kirol Elkarteko presidente da Manolo Muñoz eskoriatzarra. Gaur, eguena, Gipuzkoako 2007ko Kirol Saria eman diote Donostiako Kursaalean egindako ekitaldian.

Eguenean, hilaren 27an, Gipuzkoako Kirolak Sariak 2007 banatuko dituzte Donostiako Kursaalean arratsaldean egingo duten ekitaldi berezian. Eta saridunetako bat Eskoriatzan aski ezaguna den Manolo Muñoz izan da. Muñoz Eskoriatza Kirol Elkarteko presidente da orain dela urte asko.

 

Aldundiko Kirol Saileko arduradunek nabarmendu dute Muñozek izugarrizko arduraldia eman diola herriko kirolari, beti ere boluntario moduan.

 

Muñozek azaldu digu sari hori Eskoriatza Kirol Elkarteko batzarkideei, Udaleko Kultura eta Kirola batzordeari, eta bere familia eta lagunei ere eskaini gura diela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak