Maite Frankok ipuinak kontatuko dizkie eguenean umeei

Mirian Biteri 2008ko abenduaren 15a

Eguenean, abenduak 18, lau eta zortzi urte arteko umeendako ipuin kontaketa egongo da udal liburutegian, 18:00etan. Maite Frankok kontatuko dizkie hiru edo lau ipuin. Ekimen hori debalde da.

Frankok jakinarazi du ipuin bakoitzak, gehienez, 10-15 minutuko iraupena duela. Ipuin horiek interaktiboak izaten saiatzen dela ere azaldu du: "Haurren parte hartzeak bereziko garrantzia du, izan ere, asmakizunak, galderak, antzerki txikiak eta jolasak tartekatzen ditut saio osoan zehar". Gustura dator Maite Franko Eskoriatzara. Horren harira, txalotu gura izan du bertako haurren jarrera: "Oso aktiboak dira neska-mutikoak eta ongi ohituta daude kontaketa arauak-eta errespetatzerakoan". Esan bezala, eguenean izango da Maite Franko ipuin kontalaria uda liburutegian, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak