Maiatzean egingo dute batzokiaren inaugurazioa

Iker Barandiaran 2007ko apirilaren 23a

EAJk batzokia izango du laster Hidalga kalearen 3. zenbakian, herriko plazan. Eraikin horretan burdina lantzeko sutegia zegoen. Arrazoi horregatik elkarte berriari Errementeri izena jarri diote.

EAJtik azaldu digute batzokia izateaz gain, elkarte gastronomikoa ere izango dela. "Berez edozein herritarrendako elkarte gastronomikoa izango da, nahiz eta tarteka alderdikoen ekintza bereziak egin", azaldu zigun Eskoriatzako EAJko arduradun Josu Ezkurdiak.


Lokala 2006aren hasieran eskuratu zuen Gipuzkoako Buru Batzarrak. Horren ostean, proiektua prestatu eta lizentzia lortu zuten. Hala, lanak irailean hasi zituzten, eta asmoa da bi astetan bukatzea, eta Markel Olanok eta Joseba Egibarrek inauguratzea. Eraikinaren behe aldea bakarrik hartu dute, eta han taberna eta jangela jarriko dituzte (jangelan 30 bat lagunendako lekua egongo da). 1987an, EA eta EAJ banatzean itxi zuten Aranburuzabala kaleko batzoki zaharra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak