Martxoan egingo da Eskoriatzako III. Margo Lehiaketa aire librean

Maider Arregi 2009ko ots. 13a, 14:09
Eskoriatzako III. Margo Lehiaketa aire librean, martxoaren 29an domekan ospatuko da. Margolanen erakusketa ikusteko aukera izango da martxoaren 30etik apirilaren 17ra Ibarraundi Museoan (astelehenetik barikura, 09:00-14:00/17:00-19:00). Hemen dituzue parte hartzeko bete beharreko oinarriak:

Oinarriak

  • Nahi duenak parte har dezake.
  • Teknika librea izango da.
  • Oihalak goizeko 9etatik 11etara zigilatuko dira Kultur Etxean.
  • Gaia: Eskoriatza eta elizateak.
  • Margolanak eguerdiko ordu 2ak baino lehen entregatu beharko dira Ibarraundi museoan.
  • Epaimahaiaren erabakia arratsaldeko 18:30etan jakinaraziko da Ibarraundi museoan. Ondoren sari banaketa egingo da.
  • Margolanak martxoaren 30etik apirilaren 17ra erakusgai egongo dira Ibarraundi museoan
  • Margolanak berreskuratzeko epea: apirilaren 20tik 30era.
  • Jasotzen ez diren lanak antolatzaileen eskutan geratuko dira.
  • Epaimahaia artista ezagunez osatuta egongo da, eta euren erabakia aldaezina izango da.

Sariak

1. saria: 500 euro
2. saria: 250 euro
3. saria: 150 euro

16 urtetik beherakoentzako:

1. saria: 100 euro
2. saria: 50 euro
3. saria: 30 euro

Herriko lanik onenari saria: 150 euro

Oharrak:

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak, arau guztiak onartzea esan nahi du.
  • Epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezake, lanek ez badute kalitate artistiko nahikorik.
  • Parte-hartzaile bakoitzak sari bat jaso dezake bakarrik.
  • Saritutako margolanak antolatzaileen esku geratuko dira.
  • Ustekaberik suertatuz gero, antolatzaileek erabakiko dute zer egin, eta erabaki hori aldaezina izango da.
  • Herri bazkaria egongo da parte-hartzaile guztientzako 14:30etan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak