MacArthur proiektuaren atal bat euskaratzen lagundu du Huhezik

Usoa Agirre 2009ko aza. 3a, 11:03
Huheziko ikertzaile talde batek, beste zenbait unibertsitatetako ikertzaileekin batera, euskarara egokitu du MacArthur proiektuaren Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda.

Iñaki Garcia, Julia Barnes, Nagore Ipiña eta Nekane Arratibelek osatutako taldeak euskaratu ditu MacArthur proiektuaren CDI-1 eta CDI-2 testak, jatorriz Ameriketako Estatu Batuetan sortu zirenak. Test horiek neurtzen dute komunikazio gaitasuna 8-30 hilabete tarteko haurren artean.

Urrats bat gehiago

MacArthur proiektuaren euskal adarrak tresnak sortu nahi ditu haur euskaldunek zelako komunikazio garapena duten neurtzeko. Hori dela-eta, asmoa du haurren adin tartea zabaltzeko, eta galdetegi bat diseinatu du neurtzeko komunikazio garapena 30-44 hilabete tarteko haurren artean. Egun hauetan, hain zuzen proba pilotu bat egiten ari da, eta galdetegia bidali die zenbait gurasori, bertako galderak erantzun ditzatela eskatuz.

Partaideak

Huhezi ez dabil bakarrik MacArthur proiektuan, beste hainbat erakunderekin ari baita elkarlanean: Salamancako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea. MacArthur proiektua Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, ingelesez. Test horrek neurtu nahi du, gurasoen informazioan oinarriturik, hizkuntzaren garapen goiztiarra, aurreikusteko umeek zer atzerapen izan dezaketen hizkuntza-garapenean eta neurri egokiak hartuta,  atzerapenek ekar ditzaketen kalteak ekiditeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak