Taldean oso garrantzitsuak diren bi jokalari ere falta ziren eta horien falta sumatu zen errebotean. Laurdenen artetik eskasena azkenekoa izan zen Eskoriatzakoentzat: markagailuan hiru puntutako abantaila zutenean, Ordiziakoek berdindu egin zieten, hiruko saskiratze bat eginda. Berdinketarekin amaitu zuten neurketa eta luzapenenera joan behar izan zuten, beraz. Orduan lortu zuen Eskoriatzak garaipena: 40-47. Bigarren postuan jarri da, 20 punturekin.
Añorgaren bisita
Datorren astean etxean jokatuko dute, lehen tokian dagoen Añorgaren kontra. Partidu zaila izango da eta garrantzitsua: Eskoriatzak irabazten badu, Añorga porrot batekin joango da hurrengo fasera; bestela, lider, batere partidurik galdu gabe. Zapatuan izango da, 18:00etan hasita.