Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lur-jausia aztertzen ari dira geologoak eta bestelako teknikariak; kalteak neurtu eta ondorioak ateratzen dihardute. Udala etxejabeekin bildu da egoeraren berri eman eta aukerak aztertzeko. Bizilagunek hoteletan jarraitu beharko dute momentuz. Udala ari da bere jabetzakoak diren etxeak atontzen etxera sartu ezin diren bizilagunek bertan ostatu har dezaten.
Bizilagunak artatzeko telefonoak
Bizilagunak artatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Larrialdien
zerbitzua erabili ahal izango dute interesatuek honako telefono
honetan 943 22 44 11 (24 orduko zerbitzua).
Udaleko Gizarte Zerbitzuak ere
prest egongo dira kaltetutako herritarren beharrei erantzuteko, honako
telefonoan 943 71 31 36.