Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lur-jausiak kaltetu dituen Aranburuzabala kaleko bizilagunak eta lokalen jabeak goizean bildu dira udaleko ordezkariekin. Lau ataritako 24 familiak pasa behar izan dute gaua etxetik kanpo, herriko hoteletan eta senide eta lagunen etxeetan, euretako batzuen gelak mendiak hartu eta gero. Beste hiru egunez behintzat ezingo dute bizilagunek etxera itzuli. Dena dela, eurek esan digute bihar arratsaldean dutela informazio gehiago jasotzeko beste bilera bat.