Lur azpiko edukiontzien gaineko kezka

Iker Barandiaran 2007ko urr. 11a, 15:12
Udaleko Lan eta Zerbitzuen arduradunek jakinarazi digute edukiontzien erabileraren gaineko kezka bat dutela. Astelehen, eguazten eta egubakoitzetan utzi daiteke kartoian kalean.

Badira hilabete dezente Udalak herriko hainbat puntutan lur azpiko edukiontziak jarri zituela. Eskoriatza izan zen ibarreko lehen herria halakoak jarri zituena, baina gerora Debagoieneko Mankomunitateak horren erabaki bateratua hartu zuen.


Edukiontziak ezartzearen arrazoi nagusiena izan zen kaleak garbiago izatea, hau da, zaborra bistan ez egotea; eta autoei eta oinezkoei ikuspena ez mugatzea, besteak beste.

Hiru egunetan astean
Orokorrean Udala pozik dago herritarrek edukiontziei ematen dieten erabilerarekin, baina jakinarazi digute aspaldi honetan ez direla beti horiek ondo erabiltzen.

Azaldu digutenez, askotan kartoia edukiontzietatik kanpo egoten da pilatuta. Hori ekiditeko herriko dendari eta hainbat herritarrei jakinarazi diete kartoia kanpoan uzteko egun zehatzak daudela.
Hala, tamaina handiko edo kopuru handiko kartoia utzi gura dutenek astelehen, eguazten edota egubakoitz ilunkeratan egin dezakete. Hala ere, jakinarazi dute herritarren proposamenei zabalik daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak