Etxeko txikienek askotariko ekimenak izan zituzten goiz partean herriko plazan. Antzerkiaz gain, tailerrak eta jolasak izan zituzten han. Jarraian, eguerdian, ikastetxeko patiorantz, bazkaltzeko. Guztira, ehun lagunetik gora bildu ziren eskolako arkupetan.
Umeak denbora gutxi egon ziren aulkian jarrita, puzgarriak eta beroari aurre egiteko, ur-jolasak zain zituzten-eta. Karaokea gustuko zutenek abesteko aukera izan zuten.Ziurrenik, denak neke eginda iritsiko ziren etxera.