Ludotekako jarduna ezagutzeko ate irekiak egingo dituzte hainbat ekintza antolatuta

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 27a, 15:20
Gaur, hilak 27, hasi eta egubakoitzera bitartean ludoteka ezagutzeko aukera izango dute Eskoriatzako ume guztiek. Ezagutu bakarrik ez, adinaren arabera hainbat ekintza izango dituzte, inor asper ez dadin.

Eskulanak eta jolasak

Gaur, astelehena, txikienek izango dute ondo pasatzeko aukera. Hala, bada, 3 eta 5 urte artekoek maskarak egin eta aurpegia margotuko dute plazan, arratsalde guztian (17:00-19:00).

Bihar, martitzena, 6 eta 8 urte artekoek eskulanak egingo dituzte hainbat material erabilita, tartean buztina eta makarroiak. Plazan egingo dute hori ere (17:00-19:00).

Eguaztenean, hilak 29, 8 eta 10 urte artekoek jolas dinamikoak egiteko aukera izango dute: buztana kendu, zapi jolasa, puxika jolasak… Eta nagusienek, 10 eta 12 urte artekoek, altxorraren bila jardungo dute eguenean, hilak 30, Herriko Plaza inguruan.

Egubakoitzerako, ostera, ume guztiendako jaieguna antolatu dute ludotekako arduradunek eta gaztelu puzgarriak izango dituzte Luis Ezeizako kantxan (17:00-19:00).

Argibideak eskatzeko

Umeen aisialdiaren gaineko argibide gehiago gura duena edo izena eman ikasturte osorako ekitaldietara joan dadila eta bertan topatuko ditu arduradunak. Hurrengo astetik aurrera ohiko ordutegia izango dute ludotekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak