Los Galernak joko du gaur gauean Inkernun

Mirian Biteri 2010eko urriaren 8a

Surf doinuak izango dira nagusi gaur, egubakoitza, gauean herriko Inkernu tabernan. Los Galerna taldeak kontzertua eskainiko du, 22:30ean.

Iago (gitarra), Josu (gitarra), Jokin (bateria) eta Morenok (baxua) osatzen dute 2008an Arrasaten sortutako surf instrumental talde hori. Hain justu ere, 5 Twisters, Shaggy Daddy & The Troublemakers, Lost Souls eta Foxy Boxxi taldeetako lagunek osatzen dute.

2009ko irailean Pantano Records zigilu independentearekin Extrañas criaturas izeneko bildumarako bi kantu grabatu ostean, aurten maiatzean lehen lana kaleratu du laukoteak; hamar kantuz osatuta dago diskoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak