Liburutegiko orri-puntua hautatzeko lehiaketa deitu dute

Leire Kortabarria 2007ko aza. 19a, 10:20
Eskoriatzako liburutegian datorren urtean erabiliko dituzten orri-puntuak aukeratzeko lehiaketa deitu du Udalak, eta parte hartzeko epea zabalik dago azaroaren 30era arte. Edozeinek parte har dezake, inolako mugarik gabe.

Hauek dira lehiaketako oinarriak: orri-puntuaren neurria 21 x 5,50 zentimetro denez, aurkeztutako lanek neurri horietakoak izan beharko dute; teknika eta gaia libreak izango dira; eta egilearen izenik gabe aurkeztu behar dira lanak, atzealdean lelo bat dutela. Horrekin batera, gutunazal itxi baten, lelo bera eta egilearen datuak adieraziko dira. Lanak udal liburutegira eraman behar dira.

Epaimahaiak egokien iritzitako orri-puntuaren egileak 300 euroko saria irabaziko du; bere diseinua Udalaren esku geldituko da, eta berak izango du hura argitaratzeko eskubidea; horrez gain, datorren urtean, lan hori erabiliko dute liburutegiko orri-puntu gisa. Bestetik, Udalak erakusketa antolatu ahal izango du aurkezten diren lan guztiekin.

Informazio gehiago, Eskoriatzako udal webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak