Leiho eta Balkoietako Loreen II. Lehiaketa, "herria apaintzeko" helburuarekin

Usoa Agirre 2009ko ekainaren 8a

Fatxadak lore eta landarez edertzera eskoriatzarrak animatzeko helburuarekin Udaleko Kultura batzordeak bigarren aldiz antolatu du leiho eta balkoietako loreen lehiaketa. Hirigunean kokatuta dauden eta jendeak kaletik ikus ditzakeen eraikinei zuzenduta dago, eta baloratzerakoan irizpide estetikoak soilik izango dira kontuan.

Izenik eman behar gabe

Lehiaketan parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa izango izenik ematerik. Nahikoa izango da leiho eta balkoiak lorez, aihen-belarrez edo beste edozein landarez apaintzea. Lore apainketaren diseinua erabat librea izango da, eta San Joanetarako balkoi guztiak prest egon beharko dira epaimahaiak baloratu ahal izateko.

Epaimahaia kultura batzordeko udal ordezkariek eta lorezaintza eta artearekin lotutako profesionalek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakia San Pedro bezperan jakinaraziko da, hau da, ekainaren 28an. Saria bertako produktuez osatutako saski bat izango da.

2008ko irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak