Memoria Historikoaren Legeak erakunde publikoei eskumena ematen die 36ko gerrako eta diktaduraren garaikoa den sinbologia kentzeko. Herrian ere badaude horrelakoak, gehienak 60ko hamarkadan Etxebizitzako Institutu Nazionalak egindako auzoetan; esaterako, Dorletan, Olazarren eta San Pedron. Plaka horietan falangearen sinbologia agertzen da.
Azken atxilotuei elkartasuna
Bestalde, esandako ohiko bilkuran, urriaren 10eko ezker abertzaleko kideen kontrako operazioaren harira, Pedro Lasagabaster alkateak atxilotuei eta senideei elkartasuna helarazi zien. Horrelako ekimenekin Euskal Herriak bizi duen arazoa "nekez" konponduko dela esan zuen.