Kulunka haurreskolan izena eman daiteke hilaren 15era arte

Mirian Biteri 2009ko mai. 7a, 14:55
Dagoeneko zabalik dago datorren ikasturteari begira Kulunka haurreskolan izena emateko epea. Astelehena ezkero apunta daitezke Partzuergoko haurreskolan 0 eta 2 urte bitarteko umeak; epea maiatzaren 15era arte izango da.

Behin-behineko zerrendak ekainaren 19an argitaratuko dira eta onartutako haurrak haurreskolan hasteko eguna irailaren 4a izango da.

Kulunka hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaiera arte, hain zuzen. Ordutegiari dagokionez, 07:30etik 18:30era dago zabalik. Guztira, 42 haurrendako tokia dute.

Hango hezitzaileek jakinarazi dute, izenematea datorren ikasturterako bada ere, gaur egun plaza libreak dituztela, eta, beraz, orain ere haurrak hartzen dituztela. Informazio gehiago gura dutenek 943 71 57 70 telefono zenbakira deitu edo kulunka.eskoriatza@haurreskolak.net helbidera idatz dezakete.

Arizmendiko Jose Arana gunea

Bestalde, gogoratu beharra dago  Arizmendi ikastolako Jose Arana gunean 0-1 urteko umeak dituztenek urte osoan eman dezaketela izena. 2 urtetik gorakoenek, berriz, otsailean bete zuen 09/10 ikasturterako eskaera orria.

Udal zerbitzu horretan bi ordutegi mota dituzte: batetik, haurtzaindegia zabalik dagoen bitartean –07:30etik 19:00etara– zortzi orduz utzi ahal izango dira gehienez; eta bestetik, bost orduko ordutegi murritza eskaintzen dute. Horretarako izenemate orria Arizmendin edo www.arizmendi.eu webgunean jaso daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak