Kulunka haurreskola inauguratu dute

Arritxu Barruso 2007ko api. 2a, 18:17
Partzuergoak egindako haurreskola da Eskoriatzako Kulunka. Hau da, Jaurlaritzak eta udalek elkarlanean sortutako erakundeak. Berez, irailaren 6an zabaldu zituen ateak eta orduan hasi zen zerbitzua ematen. Hala ere, oraindik Jaurlaritzako Hezkuntzako agintariek inauguratu barik zegoenez, ekitaldia antolatu dute gaurko.

Haurreskola sei umerekin hasi zen zerbitzua ematen. Gaur egun, berriz, 10 ume joaten dira egunero: 0 eta urtebete bitarteko bi eta 1 eta 2 urte bitarteko zortzi. Dena dela, Kulunkan 42 haurrentzako lekua daukate.

Eskoriatzako alkateak uste du datorren ikasturtean dozena erdi bat ume gehiago batuko direla Kulunka haurreskolara.

Inaugurazio ekitaldia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza agintariek Kulunkako instalazioak ezagutu dituzte Inaugurazio ekitaldian zehar. Hezkuntza sailburuak uste du Kulunka haurreskola oso modernoa dela eta etorkizunera begira eginda dagoela.

Luis Ezeiza eskola publikoa dauka aldamenean. Hau ez da kasualitate hutsa. Hezkuntza sailburuak azaldu duenez hezkuntza publikoa bultzatzeko proiektu baten parte da.

Eguneroko jarduna

Umeen sarrera 9:30etik 10:00etara egiten dute. Gero, 10:00etan, ipuinak kontatu eta hamarretakoa jaten dute. Horren ostean, 10:30etik 11:30era, astean hiru egunetan psikomotrizitatea lantzen dute. Beste bi egunetan berriz, plastika, ipuinak edo sukalde txokoak egiten dituzte. Gurasoak ala nahi izanez gero umeek bertan bazkaltzeko edota lokuluxka egiteko aukera ere badago.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak