Gaur, astelehena, Euskararen Eguneko ekitaldien baitan, Udaleko Euskara Batzordeak deia egin du Kulturgintzako azpibatzordea eratzeko.
Horretarako, herriko zenbait lagun gonbidatu dituzte, eta euskararekiko sentsibilitatea duen edonori eta eskaintzeko zerbait duenari irekita egongo da batzarra. Lan bilera 18:30ean egingo dute kultura etxean, eta bi ordu iraungo du berorrek.