Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko kultura talde eta elkarteek irailaren 19ra arteko epea dute diru-laguntzak eskatzeko. Helburua da talde horiek burutzen dituzten jarduerak diruz laguntzea. Jarduera horiek Udaleko Kultura batzordeak dituen helburuekin bat etorriko dira; hau da, udalerrian kalitatezko kultura jarduerak eskaintzea eta Eskoriatzako herritarren eta gainerako kultura elkarteen arteko lankidetza bultzatzea. Eskaerak astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara, aurkeztu ahal izango dira, Udaletxeko Erregistro Orokorrean.