Kultura batzordean jardungo dute Axtrokiko ontzien gainean

Mirian Biteri 2009ko otsailaren 27a

Eguazten ilunkaran egindako bilkuran, EA eta EAJ udal taldeek Axtrokiko ontzien gaineko mozioa aurkeztu zuten. Ontzi horiek Madrilgo museo arkeologikotik Eusko Jaurlaritzaren Material Arkeologiko eta Paleontologikoen Biltegira ekartzeko eskaera egiten dute horretan. Kultura batzordean jardungo dute gai horren gainean.

Mozioak Udalaren konpromisoa bilatzen zuen, Jaurlaritzako eta Diputazioko Kultura sailei ontziak ekarri ahal izateko neurriak har ditzaten eskatzeko eta esandako bi erakundeei ahal den neurrian laguntzeko.

Esan bezala, gainontzeko udal taldeak gaia mahai gainean utzi eta Kultura batzordean horren gainean eztabaidatzearen alde azaldu ziren.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak