Horretarako bi bide ipini ditu: euskara@eskoriatza.net helbide elektronikoa eta udaletxeko erregistroan sarrera egitea.
Izan ere, baliabide berri hori Zaldibar antzokia deitu dadin proposatu zuen osoko bilkuran Iñaki Pierrugues PSE-EEko zinegotziak. Horrek mahai gainean ipini zuen sarritan gertatzen den fenomeno bat, Udaleko Euskara arduradun Mari Carmen Arrietak dioskun moduan: "Horrelako eraikinak egiten direnean, inaugurazio bezperetan erabakitzen dira izenak, bat-batean, eta gura dugu aurrea hartzea".
Izenen bat proposatu gura duten herritarrei eskatzen diete, hori bai, izena justifikatu dezatela.