Kubako Zine Pobrearen Nazioarteko filmak ikusi ahalko dira gaurtik

Mirian Biteri 2009ko aza. 16a, 12:18
Diputazioaren eta Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen hitzarmenaren harira, Eskoriatzak garapen eta komunikazio emanaldiak hartuko ditu gaurtik eguenera. Kubako Zine Pobrearen Nazioarteko Jaialdiko 15 film eskainiko dituzte Eskoriatzako unibertsitateko kaperan; emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Gaur iluntzerako, esaterako, bost dokumentalen proiekzioa dago aurreikusita: Los elefantes nunca olvidan, La deseada justicia, La hipocresía del deseo, Nasija eta La maltratada historia de María. Bihar, martitzena, Invierno en Bagdad, Carretillas driver eta Las niñas y los niños ante la inmigración ikusi ahalko dira; eguaztenean, El viaje de Said, Hiyab, Revolución azul, Mohsen makes film eta Voyage en sol majeur; eta eguenean, azkenik, Trabajo infantil en Nablus eta Las Cruces poblado próximo.

Mugarik Gabek emanaldiak egiten dituzten erakundeei Emisio Eskubideak deitutako kanona eskatzen die. Horrekin lortutakoarekin, Kubako Gibara herrian egingo den hurrengo Zine Pobrearen Nazioarteko Jaialdia lagunduko dute. Irlan ekoizten den zine alternatiboa bultzatzen du horrek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak