Gogorarazi behar da, horren harira, aurten, Mundukide Fundazioak urtero antolatzen duen Komunitate Garapenerako Esperientzien Truke Programak hamar urte bete dituela; hori dela eta, aurreko urteetan parte hartu duten gonbidatuak egongo dira gurean egubakoitzera arte, apirilak 3. Hemen daudela aprobetxatuz, biharko hitzaldia antolatu dute Mundukidek, Lankik eta Eskoriatzako Udalak, elkarlanean.
Argazki erakusketa
Kubako Iraultzaren gaineko argazki erakusketa jarri zuten joan den astean Inkernu tabernan. Guztira, 20 argazki inguru daude ikusgai han, Euskadi-Kuba taldeak utzitakoak. Aitzorrotz kultura elkarteak antolatu du esandako argazki erakusketa.