Korrika txikia egingo dute eguenean

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 1a

Korrika domeka goizaldean pasako da Eskoriatzatik. Motorrak berotzen hasteko Korrika txikia antolatu dute eguenerako, apirilak 2. Korrika egin eta gero txokolatea, bertsolariak eta beste zenbait ekintza izango dira plazan. Hemen duzue egitaraua:

15:00 KORRIKA txikia herriko kaleetan zehar

16:30 Txokolatada herriko plazan - Bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du.

17:00 Bertsoak herriko plazan, Eskoriatzako ikastetxeetako haurrek abestuta.

17:30 Tailerrak ludotekakoekin plazan.

17:30etatik aurrera KORRIKAko arropa salmenta herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak